domingo, 15 de noviembre de 2009

Abertzaleen arteko batasunaren alde egitea proposatzen du ABk


ABk Biltzar Nagusia burutu du gaur goizean Uztaritzen eta eskualde bozetan zerrenda aurkeztu beharrean, oinarrizko aldarrikapenen gainean abertzaleen arteko batasuna islatzea proposatzen du.
Goizeko 9etan bildu dira Abertzaleen Batasuna-ko militanteak Uztaritzen. Orotara 95 bat jende elkartu dira 2010eko eskualdeko hauteskundeetan zer formularekin aurkeztuko diren erabakitzeko.
Lau aukera baziren mahaigainean, baina azkenik Euskal Herria Baik luzaturiko proposamenari eginiko emendakina izan da sostengu gehien bildu duena.
Hartara, zerrendarik ez aurkeztea eta horren ordez Ipar Euskal Herriko gizartearen aldarrikapen nagusiak islatuko lukeen buletin edo papeleta batekin bozka ematea proposatzen du ABk.
Orain, ABrekin batera Euskal Herria Bai koalizioa osatzen duten EA eta Batasuna alderdiei aukera hori jorratzeko eskeintza luzatuko dietela iragarri dute Andde Sainte-Mariek eta Peio Etxeberri-Aintzartek.

0 comentarios:

Publicar un comentario

 

Crónica de Euskal Herria Copyright © 2009 Not Magazine 4 Column is Designed by Ipietoon Sponsored by Dezigntuts