domingo, 29 de noviembre de 2009

Atxilotuen tortura salaketak


Amnistiaren Aldeko Mugimendua
Atxilotuak eta espetxeratuak izan diren gazteak torturatuak izan direla salatu dute. Batzuk tratu txar psikologikoak jasan dituzte, beste batzuk berriz psikologikoak nahiz fisikoak. Datozen egunetan aterako dugu tortura kasu hauen informazio zehatzagoa, baina hemen zerrendatzen dizkizuegu izandako salaketetako batzuk:
Ostiralean espetxeratuek salatu dutena:
- Mehatxuak, irainak eta presioak.
- Atxilotuetako batzuei buruan etengabeko kolpeak eman dizkiete.
- Atxilotuetako batzuei buruan pistola jarri diete.
- Poltsa jarri diete buruan arnasarik gabe uzteraino.
- Atxilotuetako batzuei pistolak jarri dizkiete eskuetan txantaia egiteko.
- Kamila batean etzanarazi ondoren gainera bota zaizkie.
- Manta batekin inguruan eta gainera bota zaizkie.
- Liburuarekin jo dituzte burutik behera.
- Ariketa fisikoak eginarazi dizkiete.
- Ariketa fisikoak eginarazi dizkiete biluzik zeudela.
- Ksu bateak Madrilerako bidean gelditu eta Jon Anza dagoen lekura eramango zutela mehatxu egin zioten.
- Atxilotuetako batzuk barrabiletan kolpatuak izan dira.
- Atxilotuetako batzuk sexualki jazarriak izan dira, ukimenak jasn dituztelarik.
 Larunbatean espetxeratuek salatu dutena:
- Emakumeen kasuan: Biluzketak. Kuleroetan utzi eta gerritik gora ukitu egin dituzte eta muxukatu egin dituzte poliziek. Heriotza eta bortxaketa mehatxuak.
- Mutil bati biolazioa baten simulazioa egin diote.
- Kolpeak eman dizkiete buruan etengabe.
- Postura deserosoetan egotera behartuak izan dira.
- Poltsa jartzeko saiakera.
- Gazte bati drogatu egingo zutela esan zioten, xiringa bat likido batekin erakutsi ziotelarik. Buelta eman eta pintxatu egin zuten. Gazteak ez zuen ezer nabaritu ondoren.
- Batek kolpeen ondorioz markak zituen bularrean eta sorbaldan.

0 comentarios:

Publicar un comentario

 

Crónica de Euskal Herria Copyright © 2009 Not Magazine 4 Column is Designed by Ipietoon Sponsored by Dezigntuts