jueves, 5 de noviembre de 2009

Ezker abertzalearen "asmo sakon eta zintzoa" berretsi du Rufi Etxeberriak


Euskal Herria egoera demokratiko batera eramateko ezker abertzalearen "asmo sakon eta zintzoa" berretsi du gaur Infozazpi Irratian Rufi Etxeberriak, eta ahalik eta eragile gehienekin lan egiteko nahia azaldu du.

AzkenEzkINF.jpg
Infozazpin elkarrizketatu du gaur Martin Gaditanok Rufi Etxeberria. (Juan Carlos RUIZ|ARGAZKI PRESS)
DONOSTIA-. Rufi Etxeberriari elkarrizketa egin diote gaur goizean Martin Garitanok eta Jon TelleriakInfozazpi Irratian, eta bertanezker abertzalearen dinamika berriari buruz jardun du.
Oiartzuarrak berretsi egin du Euskal Herria parametro demokratikoetara eramateko ezker abertzalearen "asmo sakon eta zintzoa", eta ahalik eta eragile gehienekin lan egiteko nahia nabarmendu du. Nazioarteko hainbat eragilek badutela asmo horren berri eta Brian Currin hegoafrikarraren gogoetak ez direla pertsonalak eta hori baino harago doazela adierazi du.
Ildo horretan, Donostiako manifestazioa urrats handia izan zela esan du. EAJren jarreraz ere mintzatu da; bere iritziz, alderdi horrek beldurra dio aldaketaren aldeko indar poliitko, sozial eta sindikalen taldetik kanpo geratzeari.
Rufi Etxeberria urriaren 13an atxilotu zuen Polizia espainolak, beste bederatzi militante independentistekin batera. Baltasar Garzonek askeutzi zuen hiru egun beranduago.

0 comentarios:

Publicar un comentario

 

Crónica de Euskal Herria Copyright © 2009 Not Magazine 4 Column is Designed by Ipietoon Sponsored by Dezigntuts