Amnistiaren aldeko mugimenduak jakitera eman duenez, Donostiako Intxaurrondo auzoan bere auzokidea den Jon Anza non dagoen galdetzen duten maindireak dituzte jarriak bertakoek eta horietako batengana joan zen Ertzaintza astearte gauean.
"Maindirea kentzeko mehatxu egin zioten bestela terrorismoari gorazarre egitea egotzita diligentziak irekiko zizkiotela mehatxu eginez. Herritarra ukatu egin da maindirea kentzera", azaldu du amnistiaren aldeko mugimenduak.
Salatu duenez, "orain dirudienez galdera bera ere debekatu egin nahi dute. Euskal militante bat gerra zikinak desagerrarazi du eta hemen inork gutxik esan du ezer honen inguruan. Baina militante horren argazkia jarri eta non dagoen galdetzea terrorismoari gorazarre egitea da orain".
Argi du "mehatxu hauekin Jon Anzaren kasua estaltzeko ahalegina dagoela. Militante politiko baten desagerketa nekez esplika dezakete demokraziaz ari direnek. Eta desagertzea argitu baino nahiago dute errepresioaren bidez Jon non dagoen galdera isiltzea".
¿Irse o quedarse? X y Bluesky
Hace 1 día
0 comentarios:
Publicar un comentario