Jaurlaritzak egiten duen prospekzio soziologikoak dio Aralarren legebiltzarreko bozeramaile Aintzane Ezenarro dela bigarren buruzagi politikorik baloratuena, Patxi Lopez lehendakariaren aurretik. Ezenarrok 4,6ko puntuazioa lortu du, Lopezek, berriz, 4,4. Era berean, Aralar da herritarren hirugarren aukera politikoekiko begikoena, EAJ eta PSEren atzetik. Gipuzkoarrek, aldiz, sozialisten aurretik Aralar dute begikoen.
Bigarren buruzagi politikorik baloratuena da Aralarren ordezkari Aintzane Ezenarro. Jaurlaritzak egin duen azaroko soziometroaren arabera, Ezenarrok 4,6ko puntuazioa du. Aurretik Urkullu dauka 0,1 gehiagorekin. Patxi Lopez, berriz, atzetik, 4,4ko puntuazioarekin. Atzerago geratu dira Mikel Arana (4), Pello Urizar (3,7), Zapatero (3,6) eta Otegi (2,9), esaterako.
Bestalde, Aralar hauteskunde autonomikoetan hirugarren indarra litzateke,soziometroaren arabera, hauteskunde autonomikoetan herritarrek bozkatuko luketen alderdien artean: EAJ 20, PSE-EE 16, Aralar 6, PP 4, EA 1, EB 2 eta UPyD 1. Inkesta horretan Jaurlaritzak ez du Batasuna kontuan izan, bai ordea, alderdiekiko begikotasuna baloratzeko orduan. Kasu horretan, gipuzkoarrek Aralar dute PSE baino begikoen. Hala ikus daiteke azaroko soziometroaren arabera. Gipuzkoan alderdirik begikoena EAJ den arren, 4,2rekin, bigarren da Aralar 3,8rekin eta Lopezen alderdia, berriz, hirugarren da 4,6rekin.
EAEn, Aralar dute herritarren hirugarren alderdirik begikoena, EA, EB, Batasuna, Hamaika Bat eta Alternatiba Eraikitzen aurretik:
- PNV : 4,3
- PSE-EE: 3,7
- ARALAR: 3,3
- EA: 3,1
- EZKER BATUA: 3,0
- BATASUNA: 2,2
- PP: 1,9
- HAMAIKABAT: 1,7
- ALTERNATIBA ERAIKITZEN: 1,6
- UPD: 1,6
- PSE-EE: 3,7
- ARALAR: 3,3
- EA: 3,1
- EZKER BATUA: 3,0
- BATASUNA: 2,2
- PP: 1,9
- HAMAIKABAT: 1,7
- ALTERNATIBA ERAIKITZEN: 1,6
- UPD: 1,6
0 comentarios:
Publicar un comentario