Espainiako Auzitegi Nazionaleko iturriek esan dutenez, Fernando Grande Marlaska epailea gaur eguerditik ari da hartzen asteartean atxilotutako 34 gazteen artetik azkenak: Mikel Arkaitz Totorika, Joseba Dalmau, Jagoba Apaolaza, Aitor Liguerzana, Unai Ruiz, Ibai Esteibarlanda, Euken Villasante, Aritz Lopez, Maialen Eldua eta Garazi Rodriguez.
Haiek ere inkomunikatuta dauzkate. Espainiako legeak dio hiru egunekoa dela atxiloaldiaren muga, baina epaileak epe hori beste bi egunez luza dezake, gehienez. Gaur amaituko da, beraz, bost eguneko atxiloaldiaren muga.
Segi gazte erakundeko kide izanda, "erakunde terroristako kide" izatea leporatuta Grande Marlaskak orain arte 22 gazte bidali ditu kartzelara, baldintzarik gabe denak: ostegunean Amaia Elkano, Mikel Eskiroz, Itxaso Torregrosa, Jon Ziriza, Bittor Gonzalez, Jon Liguerzana, Goizane Pinedo, Aritz Petralanda, Eñaut Aiartzaguena, Oier Ibarguren eta Mikel Aiestaran, eta atzo Garbiñe Urra, Oier Zuñiga, Nahia Aguado, Idoia Iragorri, Nestor Silva, Zumai Olalde, Aitziber Arrieta, Eihar Egaña, Xumai Matxain, Irati Mujika eta Jon Anda. Alcala Meco eta Soto del Real Espainiako espetxeetara bidali dituzte.
Oihana Fernandez eta Raul Iriarte aske utzi zituen epaileak ostegunean. Hala ere, Segi lagunduta "talde terrorista laguntzea" egotzi zien eta beraz, baldintzapean utzi zituen libre.
Defentsa abokatuek azaldu dutenez, bi prozeduretan banatu dituzte astearteko atxiloketak, guztiei Segiko kide izatea egotzi dieten arren. Atal bati dagozkion atxiloketak Espainiako Poliziak egin zituen, eta beste atalekoak Guardia Zibilak. Auzia sekretupean dagoenez, abokatuek ez dakite banaketa horren zergatia.
Polizien esku inkomunikatuta egon diren egunetan tratu txarrak jasan dituztela salatu dute epailearen aurrean ostegunean deklaratu zuten gazteek.
¿Irse o quedarse? X y Bluesky
Hace 2 días
0 comentarios:
Publicar un comentario