Ekainean "ultra-konstituzionalek" tiroz erasotutako EAEk gudarien alde jarritako oroitarria berrinauguratu dute eguerdian Aritxulegin egindako ekitaldian.
Bertan "Gerezi garaia heldu da, bildu ditzagun beraz" Txarli Gonzalez eta Antzon Gomez ezker abertzale historikoaren kideek sinaturiko agiria ezagutzera eman da. "Hamarkada luzeko borroka ondoren, Euskal Herriko mugimendu independetista antolatzeko baldintza objetiboak daudela uste dugu, gune independentista bat sortuz", nabarmendu dute aipatu dokumentuan.
Adierazitakoaren arabera, gune independentista ezker, aurrerakoi eta independentistaren ikuspegitik eraiki eta antolatu behar da, baita "maila eta izaera guztiko ideien onarpenetik: Euskal Herriaren lurraldetasuna, feminismoa, ekologista, globalizazioaren aurkakotasuna, euskalduna, arrazakeraren aurkakoa eta nazioartekotasuna".
Nabarmendu dutenez, azken urteotan eginiko "lan politiko mardul eta trinkoa" egitasmoa "indar beteaz abiatzeko" bermerik handiena da. Gune independentistarekiko ilusioa bere zehaztapen mailatik etorriko dela dio agiriak eta horretarako bost kategoria gako aurriskusten dira. "Sektore sozio-politiko independentistak antolatzea, polarizazio soziala, diskurtsoa eta ekinbideak berriztatzeko gaitasuna, egungo Estatu egituren gainezkatzea eta elkarkidetasun aktiboa".
Dokumentuan esaten denez, "estrategia berri honen oinarrian euskal nazioa eta euskal Estatuaren eraikuntzarako guztiz baliagarriak diren tresna berreskuratzea egon beharko luke, modu eraginkorrean antolatzeko". Honetan, Udalbilza aipatzen dute, "lehendabiziko euskal erakunde nazional, Euskal Herriko eraikuntza nazionala azkartzeko giltzarria izateko deitua dago".
Diotenez, gune independentistaren zuzendaritzak nortasun propia izango du, "kanpoko zuzenkeriak eta injerentziak ekidinez. Honek guztiak ez du talka egiten ezker abertzaleak, independentziaren aldeko borrokan garatu duen ibilbidearen ondorioz, gune honetan beteko duen ardura garrantzitsu eta erreferentzialtasunarekin".
Nabarmendu dutenez, "gerezi garaia helduda, bildu ditzagun beraz independentzia eta sozialismoari bidea zabaltzeko".
¿Irse o quedarse? X y Bluesky
Hace 2 días
0 comentarios:
Publicar un comentario