jueves, 26 de noviembre de 2009

Udalbiltzaren aldeko adierazpena sinatu dute 2.000 hautetsi eta hautetsi ohik


Udalbiltzaren aurkako auzian prozesatuta daudenei babesa adierazteko agerraldia egin dute gaur Donostian udal hautetsi eta hautetsi izandako hainbat lagunek. Xabier Zubizarreta Arrasateko alkate ohia, Xabier Zabalo Leitzako alkatea, Iñaki Zarraoa Getxoko alkate izandakoa, Ainhoa Beola Donostiako zinegotzia, Maixabel Arrieta Villabonako alkatea eta Enrike Miranda Zizurko Zendeako zinegotzia izan dira, besteak beste, eta haiekin batera 22 auzipetuetako batzuk: Loren Arkotxa, Maribi Ugarteburu, Xabier Iragorri, Karmele Urbistondo eta Juan Karlos Alduntzin.
Guztien izenean, Zubizarretak eta Beolak hartu dute hitza. Auzipetuei elkartasuna adieraztearekin batera, Udalbiltza erakunde nazional "legitimoa eta beharrezkoa" dela nabarmendu dute.1999an sortu zenean onartu ziren bost helburuen alde lan egitea "beharrezkoa eta zilegi" dela uste dute, eta hori ezin dela delitutzat jo.
"Helburu eta lan ildo horietan aurrera egiteagatik hautetsi eta alkateak kriminalizatzea demokraziaren aurkako ekimena da, are gehiago kontuan hartuta epaituak sufragio unibertsalez aukeratutako herri-ordezkariak direnean", esan dute.
Udalbiltzaren lana zilegitzat duten hautetsi eta hautetsi ohiek adierazpen bat zabaldu dute eta dagoeneko bi mila lagunek izenpetu dute. Sinatzaileen artean "Euskal Herria aintzat hartzen duten sentsibilitate politiko ezberdinetako ordezkariak" daude, lurralde guztietakoak.
NBEra eta Europara
Adierazpena Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseilura, Europako Parlamentuaren Giza Eskubideen batzordera eta Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundeko Giza Eskubideen Bulegora igorriko dute. Europako Kontseiluko Giza Eskubideen komisarioari eta Giza Eskubideen eta Arazo Juridikoen zuzendari nagusiari ere bidaliko diote.
Hautetsi eta hautetsi ohiek euskal herritarrek "era guztietako instituzioak sortu, bultzatu, garatu eta finantzatzeko eskubidea" errespetatu behar dela aldarrikatu dute. Ildo horretan, Auzitegi Nazional espainolean Udalbiltzaren eta erakunde horretako hautetsi eta langile ohien aurka irekia dagoen auzia "irmoki" salatu dute eta Estatuko fiskal nagusiak akusazio publikoa erretira dezala eskatu diote Gobernuari.

0 comentarios:

Publicar un comentario

 

Crónica de Euskal Herria Copyright © 2009 Not Magazine 4 Column is Designed by Ipietoon Sponsored by Dezigntuts