"Urtea ustezko ‘damuketa’ politikaren indartzea eta propaganda mediatikoarekin hasi zuen Rubalcabak gidatzen duen aparato errepresiboak, ondoren Aresek argazkien aurka abiatu zuen gurtzada tamalgarri eta bortitza etorri zen, bitartean gure elkartea legez kanpo uztearekin mehatxatu dute eta azkenik, aurrez aurrekoetan sartzeko senide eta lagunak umiliatu" nahi dute. Hauek dira Etxerat elkarteak euskal preso politikoen kolektiboa "suntsitzeko" eta senide eta lagunen artean batasuna "hausteko" salatu dituen mekanismoak.
Adierazi duenez, senide eta lagunen kontra abiatutako dinamika berri honek euskal presoak "pertsona eta subjektu politiko gisara suntsitzea" du helburu eta horretarako "komunikazio forma oro eten nahi du".
Senideak umiliatu gabe bitartekoak dituztela azaldu du Etxeratek eta, adibide gisa, segurtasun arkua eta raketa aipatu ditu.
Mekanismo berri honen bidez, zazpi aurrez aurrekoak galdu dira asteburuan Curtisen, sei Herrera de la Manchan, beste horrenbeste Jaenen eta Almerian, bi Ocaña IIn, beste bi Huelvan, beste horrenbeste Brievan. Teruelen, Darocan, Aranjuezen, Valentzian eta Granadan ere aurrez aurrekorik gabe geratu ziren.
"Badira urteak non bidean hamaika traba jartzen dizkiguten, baina behin eta berriz gainditzen ditugu, elkartasunak etenik ez duelako", nabarmendu du Etxerat elkartek eta "politika kriminalari amaiera emateko", elkartasun "uholdea" antolatzeko deia egin du.
¿Irse o quedarse? X y Bluesky
Hace 6 días
0 comentarios:
Publicar un comentario