jueves, 3 de diciembre de 2009

Katerik ez, bandera bai


Ikurrina bezain gurea, eta ikurrina bera baino lehenagokoa den Nafar bandera ikusi dugu zintzilik Hernaniko Udaletxearen balkoietako batean. Nafarroako egunean, Euskararen egunean, Xabierko Frantziskoren egunean; horien guztien eguna baita abenduaren 3a Euskal Herrian. Katerik gabeko nafar bandera hernaniar guztiona den Etxean zintzilikatzean, abertzaletasuna defenditzeaz gain, Euskal Estatu Nafarra aldarrikatzen dela ulertzen dut nik.
nafar bandera.jpg

Nafarroa, Garaia zein Beherea, erresuma independentea baitzen Xabierko Frantses 1506an jaio zenean. Gaztelarrek 1512an inbaditu ostean ez zuen bere sorterri okupatura itzuli nahi izan, misiotara joan zen. Portugaldarrekin joan ere, ez espainolekin. Bizitzaren bere azken hitzetan euskara erabili omen zuen, hiltzear zegoela, barruan sentitzen zuen samina adierazteko. Bada nahiko arrazoi, hortaz, eguna ospatzeko eta bandera jartzeko. Egun handia etorri bitartean, denon Etxeko balkoi nagusiko mastatik zintzilik ikusteko lehen pausua eman duzuenoi, bejondeizuela!

0 comentarios:

Publicar un comentario

 

Crónica de Euskal Herria Copyright © 2009 Not Magazine 4 Column is Designed by Ipietoon Sponsored by Dezigntuts